OHAR GARRANTZITSUA | BASO-SUTEEN ARRISKU OSO HANDIA ARABAN

OHAR GARRANTZITSUA | BASO-SUTEEN ARRISKU OSO HANDIA ARABAN

Arabako Foru Aldundiak baso-suteen arrisku oso handia edo muturrekoa dela eta, aparteko neurriak ezarri ditu.

Indarraldia: 2026ko uztailaren 10a eta 11.
Ordutegia: 12:00etatik 20:00etara.

Besteak beste, debekatuta egongo da: ❌ Kanpoan sua egitea. ❌ Baimendutako erreketak egitea. ❌ Basoan eta haren inguruan txinpartak sor ditzaketen makinak erabiltzea. ❌ Material piroteknikoa erabiltzea. ❌ Zigarrokinak edo sua eragin dezaketen bestelako hondakinak botatzea.

Ehiztari eta natura-ingurunearen erabiltzaile guztiei arduraz jokatzeko eta ezarritako neurriak zorrotz betetzeko eskatzen diegu, gure mendiak babesteko.

Ebazpen ofiziala partekatzen dugu, zuen ezagutzarako eta zabalkunderako.